
FOARSEREN PARTE HARTZEA GEO2 2008 AZOKAN
2008ko azaroaren 4tik 7ra
Erronka global baterako azoka berritzaile bat
Garapen iraunkorraren ideiak geroz eta garrantzia gehiago du 1987. urtean planteatu zenetik. Bilbao Exhibition Centre-ek GEO2 azokaren lehenengo edizio hau antolatu du garapen iraunkorra enpresaren, erakunde publikoen eta herritarren eremuan bultzatzen laguntzeko helburuarekin.
Estatuko ingurumen-sektoreko PROMA azoka aitzindariaren jarraitzaile den jaialdiak, kudeaketa iraunkorreko politika berriak eta estrategiak ezartzeagatik sortutako premiei erantzunak eskaintzeko konpromisoa handitzen du. Horrela, aurtengoan, bakarrik industria-ingurumenarekin erlazionatutako erakusketariak baino haratago egingo dute erakusketariek ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arlotik garapen iraunkorrarekin, zuzenean edo zeharka, konprometitutako erakunde horiek guztiak integratzeko.
GEO2 azokak irauten duen bitartean, merkataritza-erakusketaz gain, hainbat berrikuntza- eta negozio-foro burutuko dira, adibidez: Ingurumen Ingeniaritzako IX. Kongresua, Teknologi Transferentziaren VI. Topaketa, Birziklatzeari buruzko III. Iberiar Konbentzioa, FITEC area eta Ingurumen Negozioen Nazioarteko II Foroa. Era berean, “Iraunkortasunarekiko erantzukizun sozialaren” foroa egingo da. Horrek enpresei beren prozesuak eredu arrazionalago, iraunkorrago eta ondorioz, lehiakorrago batzuetara zuzentzea ahalbidetuko die; horrez gain bezero eta hornitzaileekin harreman hobeagoak ezartzeko, aliatu eta bazkide berriak aurkitzeko eta merkatu berrietan parte hartzeko aukera emango die.
Ondorioz, GEO2 azoka garapen iraunkorraren hiru zutabeetan oinarrituko da, hau da, ingurumen eta energian, ekonomian eta gizartean, merkataritza-erakusketan nahiz kongresuari lotuta dituen programetako hainbat foroetan. FOARSEk Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresen gizarte-erantzukizuneko foroekin partekatuko duen stand bat edukiko du merkataritza-erakusketan.
Informazio gehiago: http://www.bilbaoexhibitioncentre.com/portal/page/portal/GEO2