castellano / euskaraz

foarse - Foro Álava de Responsabilidad Social Empresarial

Aholku Kontseilua Foarse
  • Zeregina
  • Ikuspegia
  • Balioak
  • Estruktura
  • Aholku Kontsenilua

Jarduteko ahalmena duten eta FOARSEren helburuak garatzeko interesa duten pertsona, entitate, instituzio eta/edo erakunde guztiek osatuko dute aholku-kontseilua. Lehenik eta behin horretarako eskabidea aurkeztuko dute, eta ondoren zuzendaritza-batzordeak onartu beharko ditu. Lehendakari batek, bi lehendakariordek eta idazkari batek kudeatu eta ordezkatuko dute kontseilua, zuzendaritza-batzordeak izendatuak.

Aholku-kontseiluko kideek honako eginkizun hauek izango dituzte: zuzendaritza-batzordeari aholku ematea eta ekimen eta jarduerak proposatzea. Honako eskumen hauek izango dituzte:

a) Bere helburuak betetzerakoan FOARSEk antolatzen dituen jarduera guztietan parte hartzea,
b) Aholku Kontseiluaren bileretan parte hartzea,
c) Aholku Kontseiluak hartutako erabakiei buruzko informazioa jasotzea,
d) Zuzendaritza-batzordeko kideei iradokizunak egitea, FOARSEren helburuak hobeto betetzearren.

Aholku Kontseilua
  • Aholku Batzordeko kideen % 50 (6) enpresak izango dira, eta horietatik 3 industria-sektorekoak izango dira, eta beste 3ak merkataritza- edota zerbitzu-sektorekoak. Ordezkatutako sektore bakoitzaren tamainari dagokionez, mikroenpresa bat, ETE bat eta enpresa bat egongo dira.     
  • Kideen gainerako % 50a honako hauek izango dira: Kontsumitzaileen bi elkarte, ingurumenarekin zerikusia duen erakunde bat eta gobernuz kanpoko hiru erakunde.

 

Itzuli
Foro Álava de Responsabilidad Social Empresarial
Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako Araba Foroa
E-mail: info@foarse.com Intranet >
 
Icono de conformidad con las directrices XHTML del W3C Icono de conformidad con las directrices CSS del W3C Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI